
Kiotoko Protokoloak, batetik, eta Europar Batasuneko Igorpen Eskubideen Merkataritzako
Erregimenak (IEMEk), bestetik, ezarritako erregulazioen eraginez, karbonoaren
merkatua sortu da.
"Berotegi efektuak" nazioartean sorrarazitako kezka agerian geratu zen 1997.
urtean, Kiotoko Protokoloa deitua ezarri zenean. Protokolo
horrek berotegi efektuko gasak (BEGak) murriztea hartu zuen bere helburu nagusitzat,
eta xede horiek lortzeko bidean kostuak jaisteko hainbat mekanismo gomendatu
zituen. Horren guztiaren ondorioz, Europar Batasuneko Igorpen Eskubideen
Merkataritzako Erregimena (IEME) sartu zen indarrean 2005eko urtarrilaren
1etik aurrera.
Eszenategi berri horrek duen garrantziaz jabeturik, Hego Euskal Herriko
Aurrezki Kutxek hainbat ekimen jarri dituzte abian, igorpenen merkataritzarekin
lotutako zerbitzuak ematen dituzten eta BEGen igorpenak murrizteko proiektuei
lotuak dauden espezialistekin batera. Merkatu horrekin harremanetan diharduten
erakunde, enpresa eta bitartekariekin zerikusia duten albisteak eta informazioak
jasotzen dituen buletin hau bera ere ekimen horien artean sartzen da.
Europako Isurpen Eskubideen prezioa % 22 igo da 2010eko lehenengo seihilekoan.
Urteko lehen bi hilabeteetan transakzioen bolumenak gora egin du, gero martxoan atzera egiteko. Apirilean izan du merkatuak bere likideziarik handiena, komertzializatutako 500 milioi tonen muga gaindituz.
Eskubideen prezioak epe luzera izango duen batez besteko mugikorrak datozen hilabeteetan ere gorantz eginez jarraituko duela espero dute adituek, udako etenaldiak prezioen hazkundeko dinamika horretan eragin negatiboa izan dezakeen arren. Litekeena da merkatuaren likideziak behera egitea hurrengo hilabeteetan, udazkenean berriro maila normalera itzultzeko.
Karbono-eskubideen elkartrukeen bolumenak % 62 egin du gora azkeneko urtean maila globalean, baina merkatu-balioaren igoera % 3,2koa besterik ez da izan, transakzioen prezioek izan duten beherakada dela medio.
Kopenhage-ko gailurrak porrot egin du, eta porrot horrek krisi berri bat eragin du karbonoaren merkatuan. Hurrengo gailurretan zer gerta zain geratu beharko dugu, une honetan sortu zaizkigun zalantzak erantzunik ba ote duten eta erantzun horiek zer-nolakoak izan daitezkeen jakiteko.
Bartzelonako gailurra ustekabe berri bat izan da aldaketa klimatikoaren inguruko nazioarteko negoziazioetan. Inork ez du honezkero zalantzan jartzen ez dela konpromiso loteslerik erdietsiko Kopenhagen datorren abenduan. Eta ituna atzeratzeak Bali-ko agenda ez betetzea dakarren arren, akordio berri bat lortzeko garaiz gabiltza oraindik Kioto-n sinatutakoa 2012an amaitu baino lehen.
Prezioen hegazkortasuna oso nabarmena izan da irailean. Eskubideek irailaren 8an lortu zuten euren prezio gorena, tona bakoitzeko 15,45 euroko kotizatzera iritsiz. Data horretatik aurrera, ordea, beheranzko bidean abiatu dira eskubideen prezioak eta % 17 inguru desbalorizatzera iritsi dira geroztik. Iraileko transakzioak 400 milioi tonatik gorakoak izan dira. Urrian % 4ko inflexioa gertatu da isurpen-eskubideak merkaturatzeko bolumenari dagokionez.
Abuztuan Europako merkatuan isurpen-eskubideen transakzioen gainbehera edo erorialdia gertatu da seigarren hilabetez jarraian.
Isurpen-eskubideen merkatuan, trukeen bolumena 267,9 tonara iritsi da abuztuan, eta horrek % 55eko beherakada esan nahi du, otsailean lortutako gehienezko likideziarekin alderatzen badugu.
Prezioen gaur egungo joera positiboa bultzada izan daiteke agian eragileentzat, soberako isurpen-eskubideak merkatuan jartzeko. Dena den, 2009. urtean isurpenen batez besteko prezioan goranzko berrikuspena gertatuko dela aurreikusten da (2 € ingurukoa tona bakoitzeko).
Isurpen-eskubideen prezioak apirilean abiatutako goranzko bide beretik jarraitu du maiatzean ere. Maiatzeko batez besteko prezioa 14,86 euro-tan kokatu da CO2 tona bakoitzeko, urtearen gainerakoan izandako batez bestekoaren oso gainetik, tona bakoitzeko 12,40 euro-koa baitzen prezio hori. Ekainean, berriz, isurpen-eskubideek balio-galera handia jasan dute, CO2 tona bakoitzeko 1,40 euro ingurukoa hain zuzen ere.
Maiatzeko likidezia aurreko hilekoa baino apalagoa izan da: 567 milioi euroko isurpen-eskubideak, apirilekoak 586 milioi izan ziren bitartean.Ekaina trantsizioko eta doikuntzako hilabetea izan da, eskubideen prezioari dagokionez eta baita egindako trukeen bolumenari dagokionez ere.
Isurpen-eskubideetan prezioak behera egin dute hainbat hilabetez jarraian. Martxoa, aldiz, prezioen egonkortasuna eta errekuperazioaren hilabetea izan da. Martxoko batez besteko prezioa 11,56 €-koa izan zen CO2 tona bakoitzeko. Eta apirilean, berriz, batez besteko prezioa 13,31 €-koa izan zen CO2 tona bakoitzeko.
Isurpen-eskubideen salmenta masiboak otsailean jo zuen bere gailurra. Martxoan, ordea, likideziak apur bat behera egin du otsailarekin alderatuz gero. 440 milioi tona CO2 inguru komertzializatu dira.
Urteak eskubide-prezioen beherakadarekin ekin zion bere bideari, eta gainbehera horrek ildo beretik jarraitu du, urtarrilean eta otsailean izandako gorakada puntual batzuk izan ezik. Otsailaren 20an igorpen-eskubideen prezioa bere maila minimoraino erori da, tona 8,20 €-tan kotizatzeraino, hain zuzen ere.
Urtearen lehen bihilekoan igorpen-eskubideen “spot” merkatuak hazkunde ikusgarria izan du, eta horrela, merkatuaren jarduera-bolumena % 127,5 igo da.. Otsailean, 590 milioi eskubide europar inguru trukatu dira, Europako merkatuan orain arte inoiz lortu izan den bolumenik handiena.
Eskubide europarren prezioak beherantz jarraitzen du, irailaren bigarren hamabostaldian abiatutako bidetik. Prezioa 26,05 eurotik (irailaren 23an) 14,44 eurora jaitsi da (urtarrilaren 9an). Krisi ekonomiko-finantzarioak eta petrolio-upelaren prezio-jaitsierak, ondo baino hobeto azaltzen dute eskubide europarren prezioak izandako gainbehera itzela. Eskubideen balioak behera egin duen arren, eragileek oso aktibo jarraitu dute. Horrela, azaroa urteko hilerik likidoenetakoa izan da.
RCEen prezioak eskubide europarren joera bera jarraitu du. Merkatu biek elkarren arteko lotura gehiago dituzte egunetik egunera eta egun (urtarrilak 9) merkatu europarrean eta MDL merkatuan trukatzen diren aktiboen aldea 1,99 eurokoa besterik ez da.
Eskubideen prezioak etengabe egin du behera azken bi hilabeteotan. Urriak, berriz, eskubideen goranzko kotizazioarekin ekin zion bidear. Bigarren hamabostalditik aurrera, petrolioaren prezioa merkatzeak eta merkatuko eragileek likideziaren bila egindako ahaleginek isurpen-eskubideen gehiegizko eskaintza eragin zuten, eta horrek eskubideen prezioaren gainbehera ekarri zuen.
CO2 isurpenek %1 egin dute behera 2007an Euskal Autonomia Erkidegoan, iazko mailarekin alderatuz gero.
Eskubideen prezioak etengabeko igoerak eta beherakadak izan ditu azkeneko hiru hilabeteotan. Merkatua nahiko bizirik egon zen ekaina eta uztaila bitartean, baina negozio-bolumenak behera egin du eta nabarmen murriztu da abuztuan.
Ekaina 26 eurotik gorako kotizazioarekin hasi zen, eta 28,7 euroko prezio maximoa erdiestera iritsi zen hilaren 30ean. Prezioa 29 euroraino iritsi zen uztailaren 1ean, baina orduz geroztik atzeraldi gogor bat jasan eta bere balioaren zati handi bat galdu zuen, hilaren 8an 26 euroko prezioarekin ixtera iritsiz. Egun horretatik aurrera suspertuz joan da berriro, baina atzera egin zuen berriz eta hilabetea 22 euroko kotizazioarekin itxi du.
Apirilaren 1ean baieztatu zen eskubideen superabita izango dela aurten ere, hirugarren urtez jarraian. Iragarpenak ez zuen inolako eraginik eduki 2007ko eskubideen prezioaren gain, 0,01 eurora kotizatzen jarraitu baitzuen apirileko hilabete osoan zehar. 2007ko isurpen egiaztatuen iragarpenak, ordea, bai izan du bere eragina 2008ko eskubideen prezioen gainean, azken bi hilabeteotan % 18, 7 errebalorizatu baita prezio hori hain zuzen ere.
Azken bi hileotako gorakada azaltzeko bi faktore aipa daitezke batez ere. Batetik, 2007an enpresa arautuen aldetik isurpenek izan duten hazkundeak datorren urterako eskasia edo faltaren iragarpena gehitzea ekarri du. Eta bestetik, petrolioaren prezioak izan duen gorakada etengabeak egunetik egunera ikatz gehiago kontsumitzea ekarri du. 2008ko eskubide europarren prezioaren eta RCEen prezioaren arteko aldeak gora egin du, Europan etorkizunean RCE horien erabilera mugatzeko zabaldu den proposamenarengatik.
Merkatu europarra kez du aparteko jarduerarik eduki otsailean eta martxoan, eta trukeak murriztu egin dira aurreko hilabeteekiko. Litekeena da apirilean mugimendu gehixeago egotea, behin araututako enpresek euren isurpen egiaztatuak ezagutzen dituztenean eta azken ekitaldiko beraien isurpenak estaltzeko eskubideak erosi behar dituzten ala ez jakin ondoren.
Apirilaren hasieran argitaratuko dira 2007ko isurpen egiaztatuak, eta beraz, data horretatik aurrera lehen aldiari dagozkion eskubide-mugimenduak gertatu ahal izango dira.
Karbonoaren merkatuaren hazkundeari buruzko igurikimenek eta prezioaren eboluzioak orain artean aurreikusitakoak baino hazkunde handiagoak iradokitzen dituzte.
2007. urtean 2.700 milioi tona de CO2 elkartrukatu ziren, guztira, karbonoaren merkatu globalean. Mugimendu horien balio finantzarioa 40.000 milioi eurotik gorakoa izan zen, hau da 2006koa baino % 80 handiagoa.
Elkartrukerako bigarren denboraldirako —eta fase hori 2008ko urtarrilean hasi zen—eskubideen urritasuna aurreikusten da. Eta analisten iritzian, eskubideen prezioa 21 eurotik 35 eurora bitartekoa izan zitekeen denboraldi horretan.
Europako Batzordeak 2008-2012 epealdirako bi PNA ebaluatu berri ditu. EBn aldi horretan banatutako eskubideak, guztira, 2,04 bilioi eskubide izango dira urtean, hau da, 2005. urtean egiaztatutako igorpenak baino 40,5 milioi gutxiago.
2007ko eskubideen prezioak bere beheranzko joera eten egin du, 0,08-0,10 euro inguruan egonkortu eta finkatzen baita joera hori. Eta buletin hau ixteko unean, prezioa 0,09 eurokoa zen.
2008ko eskubideen prezioak, bere aldetik, goranzko joera arin bat jarraitu du. Horrela, buletin hau ixterakoan, 22,80 eurokoa zen prezio hori.
Beheranzko joerarekin jarraitzen du 2007ko eskubideen prezioak, berriro ere euren minimo historikoan kotizatu baitute. Hiru bat astean prezioa 0,11 euroren inguruan mantendu ondoren lortu zen 0,07 euroko minimo hori.
Ingurumeneko Ministerioak uztailean onartu eta argitaratu zuen proposamenean zehaztu eta ezartzen dira 2008-2012 denboraldian igorpenen merkataritzako eskema europarrean parte hartzen duen instalazio bakoitzak jasoko dituen eskubideak Datu horiek, oraindik ere behin-behinekoak diren arren, murrizketa esanguratsuak gertatuko direla aurreikusteko modua ematen digute (aurreko epealdian baino 22,1 milioi gutxiago urtean), eta sektore energetikoko plantak izango direla murrizketa horien eragina gehien nabarmenduko dutenak.
2007ko forward-en prezioan irailean abiatutako beheranzko joerak bere horretan jarraitu du maiatzean, ekainean eta baita uztaileko aurreneko egunetan ere. Karbonoaren prezioak minimo berri bat erdietsi zuen ekainaren 21ean, baina zertxobait suspertzea lortu zuen, uztailaren 13an 0,13 euroko prezioan ixteko.
Europako Batzordea hasi da jadanik esleipeneko beren plan nazionaletan Estatu kideei proposatutako aldaketen aurrean estatuek aurkeztutako zuzenketei buruzko bere erabakiak jendaurrean ezagutzera ematen. 2008ko forward-ek etorkizunean izango duten prezioaren eboluzioa erakunde europarrak bigarren aldian eskasia-sentsazioa transmititzeko izango duen gaitasunaren mendean egongo da hein handi batean.
2008-2012ko Espainiako PNA aztertu ondoren, banatu beharreko
kuota, guztira, 0,42 milioi eskubidetan murriztea galdatu du Europako Batzordeak, eta MDL edo AC
proiektuen kredituen erabilera % 20an gutxitu dadila esleitutako eskubideen kopuruaren gainean.
2007ko forward-en prezioak irailean abiatu zen beheranzko bidetik jarraitu zuen, eta otsailean
0,93 eurotan itxi zuen hilabetea; izan ere, 0,78 euroko minimoa erdietsi ondoren zertxobait
igotzea lortu baitzuen. Martxoko lehenengo hamabostaldian prezioak zertxobait hobera egin zuen
eta ostiralean, hilaren 16an, 1,25 eurotan itxi zuen. Prezio-beherakadaren arduradun nagusia
konpainia elektrikoek eskubide-erosketenganako erakutsi duten axolarik eza izan da, eta horren
azpian tenperatura suabeak edo neurritsuak eta eskubideen behar eskasa aipa daitezke.
12 estatu kideren 2008-2012ko PNAk aztertu ondoren, guztira
banatu beharreko kuota 73 milioi eskubidetan gutxitzea eskatu du Europako Batzordeak. Izan ere,
une honetara arte Erresuma batuko PNAk soilik jaso baitu Europako Batzordearen oniritzia.
Azaroa izan da jaulkipenen merkatuko hilabeterik likidoena 2005eko urtean, urtarrilean
zehazkiago esateko, martxan jarri zenetik. Baina horren guztiaren gainetik ere, eskubideen
prezioak irailean abiatutako beheranzko joera beretik jarraitu zuen, 8,10 euroko minimoa edo
gutxieneko maila lortzeraino.
Estatu kideek egindako PNA proposamenen arabera, proposatutako
eskubideen zenbatekoak46 milioitan gainditzen ditu 2005eko urtean egiaztatutako igorpenak.
Prezioak 14,70-17,50 euro bitartean ibili ziren hasi ekainean eta irailaren erdialderaino. Eta
irailaren bigarren erdialdetik aurrera, prezioak gainbehera egin eta 12,95 eurotan itxi zuen,
irailaren 26an 11,50 euroko minimoraino erori ondoren.
Irailean elkar trukatutako eguneko batezbesteko bolumena 2,6 milioi eskubidekoa izan zen.
Ekainaren 26an 2006ko Forward-ek 14,95 euro-tara itxi
zuten. Uztailaren 6rako 16,65 euroraino ailegatu ziren eta gero gorabeherak izan zituen,
13tik aurrera igotzen hasteko. Prezioak altua izaten jarraitu zuen hilabete osoan zehar,
baina beherantz hasi zen abuztuaren hasieran, hilaren 7an 15,05 eurotan kokatzeraino.
Eta egun horretatik aurrera beste igoera bat izan zuen.
Bi arrazoik azaltzen dute uztaileko prezioen gorakada: (1) Erdialdeko Ekialdean izandako
gerra eta gatazkak eta (2) hilabete horretan Europa osoan izandako tenperatura altuak.
Gertakari horiek eragin nabarmena izan zuten energia-eskaeraren gain eta baita horren
prezioaren gain ere, eta honek gorantz bultzatu zion karbonoaren prezioari.
Eskemaren funtzionamenduak aurreneko urtean eskubide-superabita izan duen arren, eskubideen
prezioa maila nahiko altuetan mantendu da. Litekeena da datozen hilabeteetan ere prezioak
altua izaten jarraitzea, baina oso posible da epe luzeagora merkatuko funtsezkoek edo
oinarrizkoek prezioa jaitsaraztea.
Karbonoaren prezioak hegazkortasun handia izan zuen baita
maiatzean ere, hilabete horretan 90 milioi eskubide elkartrukatu baitziren OTC merkatuan eta
karbonoaren plataforma desberdinetan. Prezioaren gainbehera eskubideen superabit bat egon
zitekeela zioen iragarpen batek ekarri zuen.
Prezioa maiatzaren bukaeran etorri zen bere onera eta maila moderatuan jarraitu zuen ekainean
eta uztaileko lehenengo asteetan zehar. Ekainean elkartrukatutako bolumena aurreko hilean
trukatutakoa baino askoz ere apalagoa izan zen. Uztaileko lehenengo asteetan aurreko hilaren
bide beretik joan ziren gauzak.
European Climate Exchange (ECX) plataformak jarraitzen du izaten denetan onena
forward/etorkizunentzat, eta Powernext Carbon (PWX) plataformak hartzen ditu trukatutako
spot kontratuen % 60.
Karbono dioxido tonaren prezioa 31,00 eurotik 12,30 eurora pasatu da hiru aste baino epe laburragoan. Eta kotizazioak izan duen atzerakadaren arrazoia Europar Batasuneko Igorpen Eskubideen Merkataritzako Erregimenaren funtzionamenduan aurkitu behar da.
Mekatuaren portaera oso iheskorra izan da, eta aurrera begira ere joera horrek jarraituko duela espero da. Eskubideen prezioak etorkizunean izango duen maila 2005eko igorpenen datuak argitaratzen direnean definituko da.
Asignazio edo esleipeneko plan nazionalen zirriborroak ekaina amaitu aurretik argitaratu beharko dira. Eta oso litekeena da horrek datorren epealdian entregatu beharreko eskubideen elkartrukea bizkortu eta sustatzea.
Karbonoaren merkatuak bizi-bizi eta lanean jardun du 2006ko aurreneko hilabeteetan;
epealdi horretan elkartrukeen bolumena handi samarra izan da, eta eskubideak
saldu nahiz erosi dituzten konpainien kopuruan gorakada nabarmena gertatu da.
Urtarrilean goranzko merkatua izan zen nagusi, bertan 63 milioi eskubide trukatu
baitziren, guztira. 2006ko forward-en elkartrukea 23,40 euroko prezioarekin hasi
zen, eta hilabetea 26,50 euroko mugan amaitu zen, 27 euroko topera iritsi ondoren.
Martxan jarri zenetik urtebete iragan ondoren, karbonoaren merkatu europarrak garapen-zeinuak erakusten ditu. Elkartrukatutako 263 milioi tona karbonok, batetik, eta aktibo horren prezioak azken hilabeteotan izandako eboluzioak, bestetik, argi eta garbi frogatzen dute eboluzio hori. Horrez gain, dauden 25 erregistroetatik 18 operatibo daude. Brokerrek merkatu berriari zukua eta probetxua ateratzen asmatu dute.
Europako igorpen-eskubideen (EIE) prezioarenn eboluzioak gorabehera handiak
izan ditu azken hilabeteotan.
OTC merkatuan izandako elkartrukeen bolumenak, bere aldetik, eskubideen prezioek
izandako eboluzioaren oso antzekoa erakutsi du, 2005eko urtarrilaren 1ean EBko
IEME erregimena indarrean sartu zenetik.
