Kointura txostena, Kontsumitzailearen
Konfiantza-Indizearen berri ematen duena, gaur egungo egoerari
eta datozen perspektibei buruz.
Federazioak, 1983ez geroztik lauhilabetero kalkultzen du Kontsumitzailearen Konfiantza-Indizea,
inkesta telefoniko bitartez eta Espania eta Europan egiten den antzera.
Euskal kontsumitzaileen konfiantza-indizeak 81 puntuko bere aurreko balioari eutsi egin dio ia 2010eko bigarren hiruhilekoan, 82 punturekin. Euskal kontsumitzaileen konfiantzaren eboluzioak zertxobait hobetzeko eta nolabait egonkortzeko joera erakusten du. Baina indizearen osagaiek pesimismoa islatuz jarraitzen dute eta, batez ere aurrezteko, etxeko ondasunen eskariari buruzko eta inbertsio handiak egiteko igurikimenek, ahultasun-zeinuak eta zalantza handiak transmititzen dituzte.
2010eko aurreneko hiruhilekoan, euskal kontsumitzaileen konfiantza-indizea 81 puntutan kokatu da, eta horrek hamabi puntuko uzkurdura esan nahi du aurreko hiruhilekoarekin alderatuz gero. Indizeak oro har atzerantz egin duen arren, hala ere ikus daiteke euskal kontsumitzaileen konfiantza-indizeak susperraldirako joera arin bati eusten diola, 2008ko bigarren hiruhilekoan markatutako gutxieneko balio hartatik aurrera.
Urteko laugarren hiruhilekoan euskal kontsumitzaileen konfiantzak modu nabarmenean egin du hobera (93, +21), Europako indizea (85) eta Espainiakoa (79) gainditzera iritsiz. Euskal kontsumitzaileen konfiantzak izan duen gorakada esanguratsuak ez dauka balio bereko islarik eskariaren igurikimenetan, azken sei hiruhilekoetako maila bertsuetan mantentzen baitira horiek. Eta ildo beretik, inbertsio handiak egiteko aurreikuspenek ere estankatuta jarraitzen dute, ibilgailuen kasuan izan ezik, sail horretan laguntza publikoak eraginkorrak gertatu baitira. Eszenario ekonomikoaren gainbehera eta hondatze-prozesua geratu egin dela uste dute euskal kontsumitzaileek, oraindik ere egoera ekonomikoak zaila izaten jarraituko duela pentsatzen duten arren.
Izandako errekuperazioaren gainetik, euskal kontsumitzaileen konfiantza pesimismo-maila batean mantentzen da argi eta garbi, Europa osoan gaur egun islatzen dena baino maila negatiboagoan, hain zuzen ere. Ekonomia suspertuko dela sinesteko konfiantza falta, batetik, eta langabeziaren eboluzioa negatiboa izango dela sumatzea, bestetik, dira konfiantzaren balorazio globala baxua izaten jarraitzea eragiten duten faktore erabakigarriak.
Euskal kontsumitzaileen konfiantzak (67, -3) gainbehera jarraitzen du, hamarkada osoko baliorik apalenetan kokatuz, Europako kontsumitzaileena baino balorazio eskasagoarekin (71), baina espainiarrena baino hobeagoarekin (61). Euskal kontsumitzaileen egunetik egunerako pesimismo-giro handiago horretan, eragin garrantzitsua du enpleguaren pertzepzio gero eta negatiboagoak (50, 45 eta 39koa izan da ondoz ondoko hiruhilekoetan), eta horri gehitu behar zaio indizearen gainerako osagaiek jasotzen duten pertzepzio motel samarra, aurrekoarena bezain kaskarra izan ez bada ere.
2009ko lehenengo hiruhilekoan, kontsumitzailearen konfiantzak luzatu egin zuen bere joera negatiboa, EAEko eta Europako kontsumitzaileen balioak (70) Espainiakoena baino zertxobait hobea (56) izaten jarraitzen duen arren. 2008ko lehen hiruhilekoarekin alderatuz gero, indizearen balioak behera egin du oro har, eta atzerakada garrantzitsuak izan dira bai EAEn (-22), EBn (-20) eta baita Espainian (-34) ere. Emaitza horiek nabarmen jartzen dute konfiantzak Europa osoan bizi duen krisia
Estatistika Datoen Zerrenda Osoa.
