Saltar menú navegación

Berriak

Ekonomi Gerizan - nº19. Krisia eta agente ekonomikoak: mugitzen ari den mundu-markoa

Ekonomi Gerizan bilduma honetako hemeretzigarren edizioak "Krisia eta agente ekonomikoak: mugitzen ari den mundu-markoa" darama izenburu orokor moduan. Duela ia urtebete, edizio hau prestatzen hasi ginenean, nekez imajina genezakeen aipatutako epealdi horretan bizi izan diren gorabehera eta gertakizun mordoa. Baina, edozein modutan izanda ere, garai hartan egindako analisiak, eta horren gainean hartu zen aurtengo edizio honen edukiari buruzko erabakia, baliagarria izaten jarraitzen du, eta ez hori bakarrik, aipatu gertakizun eta gorabeherek berretsi besterik ez baitute egin.

Edizio honetako izenburuak gaur egun bizi dugun pertzepzioa laburbildu nahi luke nolabait, alegia lurralde-eremu eta erakunde nahiz instituzio desberdinetatik datozen era guztietako osagai ekonomikoen eta finantzarioen funtsezko aldaketak, aldi berean, batera bizi dituen ingurune batean aurkitzen garela. Ez alferrik, maila ekonomikoari dagokionez jendea Errezesio Nagusiaz hitz egiten hasia da honezkero, inolako aho-bizarrik gabe; alderdi finantzarioan, bestalde, gure harridurarako, koiuntura konplikatu batean aurkitzen garela dakusagu, bertan arrisku subiranoak, banku-sistema eta kapitalen merkatuak nahasian mugitzen direlarik; eta alderdi instituzionaletik, egoera orokorra bere eremu eta esparru guztietan onerako kudeatzeko gai izango den lidergo irmo eta sendo baten hutsunea nabarmentzen da argi eta garbi.

CEC - Euskal kontsumitzaileen zorpetzea - 2011 Abendua

Zorpetutako kontsumitzaileen proportzioa (% 29,7) % 35eko atalasetik behera jaitsi da 2011n, aurreneko aldiz hainbat urtetan, eta horrekin euskal etxeetatik herenak ere ez dauka maileguren bat indarrean. Lau euskal kontsumitzailetatik bat (% 25,2 zehazkiago esateko), hipoteka-kreditu baten titularra da, azken hiru urteotan izandako batez bestekoa baino bost puntu portzentual baxuagoa den proportzioa, hain zuzen ere. Eta beste mailegu-mota batzuen titularren proportzioa (% 7,4koa) ia bere horretan mantentzen dela esan genezake, aurreko bi urteetako zifrekin alderatuz gero.

Argitalpenak

Cajas de ahorros miembros

XHTML 1.0 Transitional Válido

¡CSS Válido!

Icono de conformidad con el Nivel Doble-A de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0

Logo Tawdis