Saltar menú navegación
Está en :

Berriak

KMB - 2010 Uztailaren

Europako Isurpen Eskubideen prezioa % 22 igo da 2010eko lehenengo seihilekoan.

Urteko lehen bi hilabeteetan transakzioen bolumenak gora egin du, gero martxoan atzera egiteko. Apirilean izan du merkatuak bere likideziarik handiena, komertzializatutako 500 milioi tonen muga gaindituz.

Eskubideen prezioak epe luzera izango duen batez besteko mugikorrak datozen hilabeteetan ere gorantz eginez jarraituko duela espero dute adituek, udako etenaldiak prezioen hazkundeko dinamika horretan eragin negatiboa izan dezakeen arren. Litekeena da merkatuaren likideziak behera egitea hurrengo hilabeteetan, udazkenean berriro maila normalera itzultzeko.

2010 EAE BPGd-ren aurrerap. Prentsa oharra

Euskal ekonomiaren hiru hileroko eboluzioaren inguruan eskura ditugun azkeneko datuek diotenez, euskal Aurrezki Kutxek Euskadiko Autonomia Erkidegoko Barne Produktu Gordinaren (BPGd-aren) urte arteko % 0,8ko hazkundea aurreikusten dute, termino errealetan, 2010eko ekitaldirako. Horrek tarteko maila hartzen du, Europar Batasunerako estimatutako % 1,7aren eta Espainiarako kalkulatu den -% 0,3aren artean, hain zuzen ere.

CEC - 2010 Ekaina

Euskal kontsumitzaileen konfiantza-indizeak 81 puntuko bere aurreko balioari eutsi egin dio ia 2010eko bigarren hiruhilekoan, 82 punturekin. Euskal kontsumitzaileen konfiantzaren eboluzioak zertxobait hobetzeko eta nolabait egonkortzeko joera erakusten du. Baina indizearen osagaiek pesimismoa islatuz jarraitzen dute eta, batez ere aurrezteko, etxeko ondasunen eskariari buruzko eta inbertsio handiak egiteko igurikimenek, ahultasun-zeinuak eta zalantza handiak transmititzen dituzte.

KMB - 2010 Martxoa

Karbono-eskubideen elkartrukeen bolumenak % 62 egin du gora azkeneko urtean maila globalean, baina merkatu-balioaren igoera % 3,2koa besterik ez da izan, transakzioen prezioek izan duten beherakada dela medio.

Kopenhage-ko gailurrak porrot egin du, eta porrot horrek krisi berri bat eragin du karbonoaren merkatuan. Hurrengo gailurretan zer gerta zain geratu beharko dugu, une honetan sortu zaizkigun zalantzak erantzunik ba ote duten eta erantzun horiek zer-nolakoak izan daitezkeen jakiteko.

XHTML 1.0 Transitional Válido

¡CSS Válido!

Icono de conformidad con el Nivel Doble-A de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0

Logo Tawdis