Saltar menú navegación
Está en :

Txostena


EPIGRAFE NAGUSIEN LABURPENA


Ziklo ekonomikoaren uzkurtze-bideak, krisi finantzarioak eta eragileen konfiantza-faltak eta merkatuen hegakortasunak ere bere eragina izan dute Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxen jardunean. Kanpo-zorraren muga-egunei aurre egiteko likidezia-gorabeherak, eta gainbegiratze eta kontroleko arau zorrotzagoek ezarritako eskakizun berri gero eta ugariagoak, horiexek dira erakunde finantzarioen errealitatea markatzen duten faktoreak, sistema finantzario osoaren berregituraketa-prozesuarekin batera. Horrek guztiak uzkurdura-giro orokorra sortu du erakunde finantzarioen emaitzetan, oro har. Eta Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxak ez dabiltza giro horretatik oso aparte. Testuinguru horretan, 2010ean erakunde kideen multzoak zergen aurretik sortutako irabazia 363 milioi eurokoa izan da, eta horrek -0,28 pp-ko atzerakada esan nahi du batez besteko guztizko aktiboen gain aurreko ekitaldiarekin alderatuz gero. Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxen Balantze Totalak 75.878 milioi euroko guztizkoa osatzen du 2010eko ekitaldiaren itxieran, eta horrek -% 3,2ko jaitsiera esan nahi du aurreko ekitaldiari begira.

Bezeroetatik atzemandako gordailuak 54.504 milioi €-raino iristen dira, baina 3.299 milioi € egin dute atzera ekitaldian, -% 5,7ko aldaketa alegia. Gertakari horixe bera ikusten da Administratutako Baliabide Komertzialei dagokienez (eta hor sartzen dira Hartzekodunen baliabideak nahiz balantzean sartu gabe geratu diren bezeroetatik erakarritako baliabideak, Inbertsio Kolektiboko Erakundeekin eta Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeekin egindako eragiketak), baina horien kudeaketa bateratuak murrizketa moderatuagoa jasan du, -% 3,5ekoa, alegia, aurreko ekitaldian baino 2.217 milioi € gutxiago, 61.192 milioi €-ko totalera iristeraino.

EAEko AURREZKI-KUTXAK (balio absolutuak)
Kontzeptua 2009 2010
Baliabide Propioak 6.109 6.296
Hartzekodunak 44.571 41.440
Kreditu Inbertsioa 44.092 44.821
Gizarte Ekintzako Funtsa 328 290
Balantze Totala 59.012 58.261
Irabazia zergen aurretik 440 309
Bulego-kopurua 883 878
Enplegatu-kopurua 5.642 5.476
Zifra ekonomikoak milioi eurotan

HEGO EUSKAL HERRIKO FEDERAZIOAREN AURREZKI-KUTXAK (balio absolutuak)
Kontzeptua 2009 2010
Baliabide Propioak 7.319 6.968
Hartzekodunak 57.803 54.504
Kreditu Inbertsioa 57.388 58.056
Gizarte Ekintzako Funtsa 343 307
Balantze Totala 78.396 75.879
Irabazia zergen aurretik 576 363
Bulego-kopurua 1.219 1.214
Enplegatu-kopurua 7.536 7.330

Zifra ekonomikoak milioi eurotan

Merkatuan 2010eko ekitaldian zehar izandako zailtasun guztien gainetik, Federazioko Aurrezki Kutxek beren jarduera-eremuko garapen ekonomikoarekin lotuak dauden jarduerak babesten jarraitu dute, dela beraiekin lankidetza estuan diharduten instituzioetatik bultzatutako ekimenen eta proiektuen finantzaketari laguntzeko modalitatean, dela beren ekimenak aurrera eraman ahal izateko funtsak behar dituzten eskatzaile partikularrei nahiz enpresei laguntzeko modalitatean. Zentzu horretan, bezeroei emandako kredituak 58.056 milioi €-raino ailegatzen dira, aurreko urteko finantzaketa 336 milioi €-tan gehitu ondoren. Horrek % 0,6ko urte arteko hazkundea esan nahi du. Ondasun-bermea duten eragiketek aurreko ekitaldian izandakoaren antzeko aldaketa-tasari eutsi diote, % 2,1eko hazkundearekin. Era berean, gure erakundeen balantzean dauden zalantzazko aktiboak 1.757 milioi €-tan kokatzen dira, iaztik % 8,6 hazi ondoren.

Hego Euskal Herriko Aurrezki Kutxen balore-zorroari dagokionez, 12.206 milioi eurotaraino iristen zen aktibo horien balioa, eta hori aurreko ekitaldikoa baino -% 2,0 txikiagoa da.

XHTML 1.0 Transitional Válido

¡CSS Válido!

Icono de conformidad con el Nivel Doble-A de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0

Logo Tawdis