Euskal Aurrezki Kutxek sozietate bateratuak dauzkate eratuak hainbat eremutan: esate baterako, bitartekaritzako jarduerak kapitalen merkatuan, aseguruen eta aurreikuspenaren munduan, zerbitzu informatikoetan eta bestelako eremu espezializatu batzuetan. /p>
Burtsak martxoan maila minimoetara erori ondoren, susperraldi bat gertatu zen sektore finantzarioaren estabilizazio edo egonkortzeari esker, eta horrek % 30eko gorakada eragin zuen IBEX indizean urte-amaieran eta % 21ekoa Eurostox indizean.
2009. urtean, Norbolsak 2.877 mila euroko irabazia lortu du zergen aurretik eta 2.483 mila euroko irabazi garbia. Guztira 13.026 milioi euroko bitartekaritza-bolumenarekin, hirugarren postuan dago kokatua Bilboko Burtsan. SIBEn kontratatzen den errenta aldakorrari dagokionez, berriz, Norbolsak 3.173 milioi euroko baliabide-bitartekaritza egin du 2009. urtean.
Era berean, nabarmentzeko modukoa da Eusko Jaurlaritzak 2009ko urrian egindako 700 milioi euroko bonu-jaulkipenean co-leader moduan izandako partaidetza, sozietate lider bezala mantenduz Euskal Zor Publikoaren merkatu sekundarioan partaidetza horri esker.
Sozietateak izandako eboluzioak Burtsako elkarteen sektorean duen lehiarako posizionamendu hobea eta sendotasun finantzarioa eman diote ekitaldian zehar, 2009. urtea ixtean duen 27 milioi euroko bere ondare garbiak eta indarrean daramatzan hogei urteetako % 22ko BET horrek erakusten duten bezala.
2009an, Norbolsak bere plan estrategikoa garatzen jarraitu du, baloreak maileguan emateko Norbolsa Aholkularitza eta Erosketak sailaren zerbitzu berriak martxan jarriz eta Norbolsa Broker webgune berria merkaturatuz, Sozietatea behin berriz Internet-eko burtsa-zerbitzuen lidergoan kokatua duen punta-puntako berrikuntza teknologikoa hain zuzen ere.
Primen bolumena 46,6 milioi eurokoa izan da, % 2ko gorakadarekin. Polizen kopurua 240.900 inguruan dago gaur egun. Bestetik, kudeatutako aurrezkiaren bolumena 615 milioi ingurukoa izan da.
Pentsio Funtsen eta BGAEen Kudeatzaile gisa duen jarduerari dagokionez, Biharko Vida y Pensiones-ek 15 Pentsio Funtsetakoak eta 7 BGAEtakoak diren 417 milioi euroko ondarea administratzen du, izanik partaideak 45.378 guztira.
Ekitaldiko emaitza, zergen aurretik, 7,6 milioi eurokoa izan da.
Etxeko Arriskuanitza asegurua eta Ordainketak Babesteko asegurua dira urtean zehar portaera oso positiboa izan duen Biharko Aseguradora sailaren produktu nagusiak.
Kudeatutako polizen bolumena 256.197koa izan da, aurreko urtekoa baino % 4,7 handiagoa, eta negozio-bolumena 44,4 milioi eurotan kokatu du horrek, 2008. urtekoa baino % 7,5 goitik.
Zergen aurreko emaitza 6,3 milioi eurotaraino iritsi da, aurreko ekitaldietan izandako eboluzio positiboa egiaztatuz.
Informatikaren alorreko premiei erantzuna ematen saiatzen den sozietate honek hainbat jarduera eta proiektu garatu ditu 2009. urtean zehar. Ordainbideen atalean, ohizko euskarri-jarduerez eta aurrezki-kutxa erabiltzaileen negozio-alorrek egindako eskaerei erantzuteaz gain, hainbat eskakizuni eman die erantzuna zerbitzuak : esaterako, txartel berrien definizioa eta merkaturatzea, EMVrako migrazio masiboa, edota kobraketa-daten aldaketa, batzuk aipatzearren. Halaber, aplikazioaren hardwarearen eta softwarearen konfigurazioa eguneratzeko proiektu bat jarri da martxan. Ekimen horiek guztiek agerian jartzen dute aplikazioa negozio-mailako, edo eragiketa nahiz segurtasun-mailako eskakizun berrietara egokitzeko lortu den ahalmena.
Autozerbitzuko aplikazio bateratu berriari dagokionez, Aurrezki Kutxa erabiltzaileen Kutxazainen sarean zabaldu da. .Eta erabilera hori autozerbitzuko beste gailu eta tresna mota batera ere hedatu da: libreta-eguneratzaileetara eta eskudiruaren banatzaileetara hain zuzen ere. Gaitasun eta aukera berriak ere gehitu zaizkio aplikazioari, hala nola ukipenik gabeko txartelen erabilera eta itsuentzako irisgarritasuneko prestazioak.
Higiezinen Kudeaketarako eta Obren modulurako garatutako aplikazio bateratua hainbat erakunde berezitan ezarri da ekitaldian zehar.
Aurrezki Kutxa bazkideekin lankidetzan arituz, hardware periferikoan gorabeheren tratamendurako erreferentziako eredua definituko duen ikerketa bat burutu da.
Konpentsazio Klubari buruzko konpromisoa beste epealdi baterako luzatu da, eta horren barruan sartzen dira zordunketa-eragiketei buruzko SEPA araudiaren zerbitzu berriak.
Nominari eta Giza Baliabideei buruzko aplikazioen eguneratze teknologikoa egiteko proiektu edo egitasmo bateratuari ekin zaio.
Tasazioko zerbitzuak egiten ditu sozietate honek euskal Aurrezki Kutxentzat.
Jarduera inmobiliarioa, berez, nahiko moteldua egon den ekitaldia izan arren, 2009ko urtean zehar 23.356 tasazio egin dira guztira, eta horrek 6.378 mila euroko fakturazioa suposatu du.
Egindako tasazio guztietatik, % 62% Euskal Herrian egin da, eta komunitate horren atzetik Madrileko Erkidegoa dator, bertan jardueraren % 11,8 egin baita. Kasuen % 93,4an, tasazio-lanen helburua hipoteka-bermea izan da.
Luzaro Establecimiento Financiero de Crédito izenekoa hiru euskal Aurrezki Kutxek eta bestelako erakunde finantzario batzuek, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan sustatutako sozietate anonimoa da, eta bere helburu soziala epe luzerako partaidetza-maileguak ematea da, euskal ETEen egitura finantzarioa sendotzen saiatzeko.
2009an 79,2 milioi euroko balioa duten eragiketak formalizatu dira, eta horietatik 58,5 partaidetza-maileguei dagozkie. Mailegu horiek % 106ko gorakada esanguratsua izan dute aurreko urteko bolumenarekin alderatuz gero.
Sozietateak 997 mila €-ko emaitza garbiarekin itxi du ekitaldia, eta horri esker nabarmen gehitu da Sozietatearen kaudimena eta bermea, bere funts propioak 15.791 mila €-tan kokatu baitira, eta horiei zalantzakotzat jotzen diren maileguen arriskuaren % 132 estaltzen duen kaudimengabezien kontrako funtsa osatzen duten 1.487 mila € gehitu behar zaizkio.
Euskal Aurrezki Kutxek 2000. urtetik hasita hartzen dute parte, bazkide finantzario nagusi moduan, eta Visesa Sozietate Publikoarekin batera, ALOKABIDE eta ORUBIDE izeneko Sozietateetan, izanik elkarte horien helburua etxebizitza-politika garatzea alokairuaren eta lurzoruaren eremuan hurrenez hurren.
Sozietate honen helburu behinena alokairua bultzatu eta sustatzea da, 35 urtetik beherako gazteek, baliabide ekonomiko urriak dituzten familia gurasobakarrek, eta baita erregimen bereziko etxebizitza babestua lortzeko baldintzak betetzen dituzten beste kolektibo batzuek ere etxebizitzak eskuratu ahal izateko sistema gisa.
Alokabideren funtzioa babes ofizialeko etxebizitzen zati handi baten alokairua kudeatzea da Euskal Autonomia Erkidegoan, euren sustapen ofizialetatik datozen etxebizitzak edo baita Visesa-rekin kontzertatuak ere, eta beste erakunde batzuetako (Eusko Jaurlaritza edo Udaletako) etxebizitza-parketik datozenak.
2009. urtean sustapen berriak eskuratu dira, 7,7 milioi euroko zenbatekoan, 111 etxebizitza alokairuan jarri ahal izateko: etxebizitza horiek Laudion (34), Etxebarrin (45), Soraluzen (16) eta Tolosan (16) daude kokatuak. Bestalde, Sozietatea alokairuko 2.004 etxebizitza ari da kudeatzen gaur egun.
Sozietate honek bizitegi-lurzoruko eragile bezala jokatzen du Euskal Autonomia Erkidegoan, jarraian lurzoru hori eragile publikoei nahiz pribatuei baldintza egokietan eskaintzeko, etxebizitza sozialen premiak edo eskasiak osatzeko, batik bat, eta baita etxebizitza libreenak ere, lurzoru mistoetan, arrazoizko prezioetan, dela aldea aurretik lurzorua eskuratuz edota lur-jabeen kontura hirigintzako jarduera kudeatuz soilik.
2009. urtean 270 hektareako azalera hartzen zuten lursailak ari ziren kudeatzen guztira, eta horiek 13.424 etxebizitzatik gora egiteko adinako lurzoru urbanizatua eman dezakete, izanik 6.424 sustapen propiokoak erregimen babestuan.
Euskal Aurrezki Kutxek, erakunde espezializatu batekin batera, badute sozietate berezi bat; sozietate horren helburua da hipoteka-eragiketei eta horiekin lotutako bestelako eragiketei buruzko dokumentuak (eskriturak, salerosketa eta kantzelazioak, esaterako) kudeatzea eta izapidetzea.
Euskal Aurrezki Kutxek (BBK, Kutxa eta Vital-ek), Eusko Jaurlaritzarekin eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundiekin batera, EKARPEN Sozietatea eratu zuten 2008ko uztailaren 1ean, euskal enpresei globalizazio ekonomikoa, enpresen arteko lankidetzaren sustapena eta aliantza estrategikoak, edo euren finantzaketa eta kudeaketako ahalmenaren optimizazioa bezalako erronkei aurre egin ahal izateko modua emango dieten partaidetza industrialak hartzeko prozesuak kudeatzeko helburuarekin. Sozietatearen inbertsioak enpresen sektorera, oro har, bideratuak egongo dira , proiektu guztiek balioa sortzeko gaitasun potentzial handia eduki beharko duten arren. Eta zentzu honetan helburu gisa ezartzen da Euskadirentzat erakarmen estrategikoa duten sektore berritzaileei laguntzea, proiektuak neurri edo dimentsio egokia duen heinean.
