Saltar menú navegación
Está en :

Txostena

BABESLETZAK


Euskadiko Gazte Orkestra

Euskal Aurrezki Kutxek bere sorreratik bertatik (1996. urtetik, alegia) lagundu eta babesten dute euskal musikari gazteen prestakuntza eta trebakuntza orkestrala lantzeko bideratua dagoen Gazte Orkestra (EGO).

Epealdi horretan egitura sendoa sortzea lortu da, hainbat musika-tresna jotzen dituzten gazteen garapen artistikoa eta gizatiarra sustatu eta mundu profesionalerako sarreran zubi gisa jokatu ahal izateko. Helburu horretan aurrera egiteko, lankidetzako akordio bat dago Gazte Orkestraren eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren artean, txertaketako beken bidez EGOko musikari gazteek esperientzia profesionala lortzeko aukera izan dezaten.

Bere sorreratik hasita, 700 gaztek baino gehiagok hartu dute parte bertan. 2010ean ere musika-jotzaile berriak sartu dira orkestran, udaberrian egiten diren entzunaldi-saioen bitartez, ohizkoa denez, eta aurten 200 hautagai baino gehiago aurkeztu ziren saioetara.

Udako kontzertua osatuko zuen errepertorioa prestatzeaz gain,"La Chanson de Roland" film dokumentalaren soinu-bandaren grabazioa egin zen, eta musikarekin batera dantza garaikidea konbinatzen duen "Gernika" izeneko obra ere aurkeztu zen, Aukeran Dantza Konpainiaren interpretazioa baliatuz.

Jakiunde

Jakiunde, Zientzien, Arteen eta Letren Akademia, 2007ko urruaren 25ean eratu zen, eta 2010eko ekitaldian zehar ere, euskal Aurrezki kutxen laguntza ekonomikoa izan du.

Zientziak, Arteak eta Letrak sustatu eta zabaltzea da Jakiunde Akademiaren xedea edo helburua, kalitateari eta bikaintasunaren bilaketari arreta berezia eskainiz, eta gogoeta, azterketa, diagnostiko eta aholkularitza-gune izateko asmoarekin betiere, komunitate zientifiko, artistiko nahiz literarioaren eta, oro har, baita gizarte osoaren erronka nagusien inguruan. Zenbakizko 38 kide dauzka Jakiundek eta berezko beste 7 kide —batik bat euskal hizkuntza eta euskal kulturaren lurraldeak hartzen dituen eremuan ezarriak dauden Unibertsitateetako Errektoreak, hain zuzen ere.

Auñamendi-Eusko Entziklopedia

Eusko Ikaskuntzak 1996. urtetik bultzatutako proiektua da, Eusko Jaurlaritzaren eta euskal Aurrezki Kutxen laguntza ekonomikoa jasotzen duena. Interneten eskura dagoen Auñamendi-ren datu-base digitalizatutik abiatuz, beste datu-base propioak (argitaletxearen ondarea bera, Euskonews aldizkaria, multimedia galeria,etab.) eta beste erakunde batzuetakoak ere (Aranzadi, Eresbil,...) integratzea da egitasmo honen helburua, euskal kulturari buruzko funts digitalizatuen edukiak aberastearren.

2010. urtean zehar entziklopedian dauden sarrera edo artikuluak 150.000 izatera iritsi ziren, eta bertsio digitalak 40.000 kontsultatik gora izaten dira hilero.

Entziklopedia honek ezagutza-eremu anitz hartzen ditu bere baitan, eta erabat irekia dago hezkuntza eta zientzia-mailako komunitate osoarentzat, erabiltzaile propioez gain noski.

Perspektiba enpresarialak - Eusko Ganberak

Euskal Aurrezki Kutxek lankidetza estuan dihardute Eusko Ganberak, Euskal Herriko Merkataritza Ganberekin Europar Batasunan eskualde mailan urtero egiten den inkestan. Ikerketa-lagin honetan 25 herrialdetako 95 eskualderi dagozkien 67.500 enpresa baino gehiagok hartzen dute parte eta 1.200 enpresatik gora ari dira Euskadiren ordezkaritzan.

Lan honi esker euskal enpresek ezin hobeto jakin dezakete zein egoeratan dauden kokatuak hainbat negozio-aldagairi dagokionez Europar Batasunaren barruan.

Aurrekoaz gain, bizi dugun ekonomia gero eta globalizatuagoaren baitan, lehiakortasunari dagokionez posizio egokian daudelako erreferentzia-puntu egokia diren Europako zenbait eskualderen eta Euskadiren arteko konparaziozko azterketa ere ematen du txostenak.

Ekopass elkartea

Euskal Aurrezki Kutxek, beren fundaziotik hasita aurrera daramaten Enpresako Gizarte Erantzukizunaren barruan, laugarren urtez jarraian neurtu dituzte garraioaren, elektrizitate-kontsumoaren eta beste erregai batzuen kontsumoaren inguruan eguneroko jarduerek sortzen dituzten CO2 isurpenak, aldaketa klimatikoaren kontrako borrokarako Ekopass elkartearekin sinatutako akordioaren barruan.


XHTML 1.0 Transitional Válido

¡CSS Válido!

Icono de conformidad con el Nivel Doble-A de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0

Logo Tawdis