Saltar menú navegación
Está en :

Txostena

LANKIDETZA FINANTZARIOKO AKORDIOAK

Ekonomiak, orokorrean, eta sektore finantzarioak, zehazkiago esateko, bizi izan duten gorabehera eta konbultsioek markatu dute 2010eko ekitaldia, eta horrek likidezia-murrizketak ekarri ditu jarduera ekonomikoarentzat, oro har.

Adierazitako eszenategi horrek bere isla izan du euskal ekonomian eta horrexegatik, Euskal Administrazioak eutsi egin die produkzioko sektoreei laguntzeko martxan jarritako lerro berezi garrantzitsuenei.

2010eko ekitaldian zehar indarrean egon diren Lankidetzako Akordioak barne hartu dituzte, beraz, betidanikoez gain, baita gehien erasan diren sektoreei laguntzeko programa koiuntural horiek ere, eta zehazkiago esateko 500 milioi €-tik gorako zuzkidura izan duen zirkulatzaile-lerroa.

Euskal Administrazioak, bere helburu ekonomiko eta sozialak bete ahal izateko, finantzaketaz hornitu behar izan du, eta premia horrek zorpetze-maila handiagoa ekarri du merkatuko formula desberdinak baliatuz.

Lankidetza finantzarioko akordioei dagokienez, euskal Aurrezki Kutxek jarraitzen dute edukitzen partaidetzako kuota globalik handiena, Eusko Jaurlaritzak erakunde finantzarioekin sinatutako akordioetan, eta baita 2010. urtean zehar sortu diren hainbat eratako lankidetza-eskaeretan ere.

Ekonomiaren hazkunde eskaseko eta oro har produkzio-jardueraren gainbeherako ingurune horretan, azpimarratzeko modukoa da emandako maileguen bolumenak izandako jaitsiera garrantzitsua, 2009ko urtearekin alderatuz % 57 txikiagoa izan baita.

Hiru euskal Aurrezki Kutxek 2010. urtean lankidetza finantzarioko akordioen finantzaketara bideratutako baliabideen zenbatekoa 222,3 milioi €-koa izan da gutxi gorabehera, izanik erakunde finantzarioen multzoak guztira bideratutako baliabideak 550,6 milioi €-koak, eta horrek esan nahi du, beraz, euskal aurrezki-kutxen partaidetzaren maila % 40,4 ingurukoa izan dela.

Etxebizitza

2010eko ekitaldian erakunde finantzarioen multzoak emandako finantzaketaren bolumena 328,4 milioi €-koa izan da azkenean, izanik euskal Aurrezki Kutxak baliabiderik gehien bideratu dituztenak, % 46,7ko kuotarekin hain zuzen ere.

Interes-tasek murrizketa nabarmena izan dute 2010eko ekitaldian zehar, eta horrek bere isla izan du Etxebizitza Hitzarmenean ere.

Bestalde, aurreko urteetan sinatutako Etxebizitza Hitzarmenei aplikatzeko modukoak diren interes-tasek Estatuan aplikatzekoak diren interes-tasek egindakoaren bide bertsua jarraitu dute 2010eko ekitaldian zehar.

2009an zehar sinatutako Etxebizitza Hitzarmena luzatu egin zen 2010eko ekitaldian, eta indarreko laguntza finantzarioak aurreko ekitaldiko berak izan dira, alegia funts galdurako diru-laguntzak etxebizitza sozialen sustapenari dagokion kasuetan, zaharberritzea, beste batzuen artean, eta interes-tasaren inguruko laguntzak errentamendua bultzatzeko asmoz.

Araudia abenduaren 22ko 628/2009 Dekretuarekin eguneratu zen eta egiazki 2010ean sartu zen indarrean. Dekretu hori berrikuntza-sail garrantzitsu bat martxan jartzeko baliatu zen: etxebizitza tasatuak eta zuzkidurako alojamenduak babesteko moduko jarduketatzat hartzea, ez-ordainduak gertatuz gero etxebizitzak berrerosteko aukera, interes-tasaren sistemaren aldaketa, etab.

Inbertsio Produktiboko Hitzarmenak: AFI

2010eko ekitaldian indarrean jarraitu dute ohizko tresna finantzarioak edo Inbertsio Produktiboko Hitzarmenak, bestela esanda AFIak —Industriakoa, Merkataritza eta Turismokoa—, horien bidez finantzatutako inbertsio-maila askoz ere apalagoa izan bada ere (-% 39). SPRI elkarteak jarraitu zuen lerro horiek kudeatzen.

Aipatutako hiru sektore horietako edozeinetan diharduten ETEak izan ohi dira AFI lerroen onuradunak, betiere kasu bakoitzari dagokion arauan ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte, hala nola gutxieneko inbertsioa 100.000 €-koa izatea, sektore industrialaren kasuan edo 30.000 €-koa, gainerako bi sektoreetako edozeinetan.

2010ean aplikatutako baldintza finantzarioak izan ziren Euribor gehi % 1,5eko marjina, aukeratutako epea edozein izanda ere, aplika daitekeen gehienezko komisioa % 0,40koa izanik.

Aurreko ekitaldiko laguntzei eutsi zaie, eta orokorrean hitz eginda, subentzio edo laguntzaren interes-tasa 1,5 puntukoa izan zen.

Hiru euskal Aurrezki Kutxek AFIen bitartez bideratutako baliabideak 20,5 milioi €-koak izan ziren guztira.

Aurrekoez gainera, bada AFIen tramitazio telematikoan hobekuntzak lortzera bideratua dagoen hitzarmen bat, beste erakunde batzuen artean BBKren, Kutxaren eta Caja Vital Kutxaren lankidetza duena.

Egitura finantzarioa egokitzeko lerroak

  • ETEen eta Autonomoen egokitzapen finantzarioa: 2009rako Euskadiko Aurrekontuen 19/2008 Legeak, abenduaren 30ekoak, bere bederatzigarren xedapen gehigarrian, euskal enpresentzat finantzabideak bilatzeko laguntza-programa espezifiko bat martxan jartzeko baimena eman zion Eusko Jaurlaritzari. Lerro horietako bat urte anitzeko finantzaketa-lerro bat zen, enpresario indibidual, autonomo eta ETEentzat, 500 milioi €-ko gehienezko zuzkidurarekin, horiek eduki zitzaketen zirkulatzaile-premiak asetzeko, epe laburreko zorra epe ertain eta luzeko zor bihurtzeko, etab. Lerro horrek indarrean jarraitu du baita 2010eko ekitaldian ere.
  • Egitura finantzarioa egokitzeko proiektuak finantzatzeko modukotzat jotzen dira, aurkeztutako finantzaketaren egitura etorkizunean garatu eta mugitu ahal izateko desegokia denean. Formalizatutako maileguen eta kredituen eragiketak EBS (Elkarren Bermerako Sozietate) baten bermea zeramaten.
  • Eskatzaileari aplikatzen zitzaizkion baldintza finantzarioak ondorengoak ziren: Euribor gehi % 1,50eko marjina.
  • Finantza-erakundeen multzoak lerro horietara bideratutako baliabideen bolumena 115,2 milioi eurokoa izan da, eta hiru euskal Aurrezki Kutxek emandako finantzaketa, berriz, 30,3 milioi eurokoa (guztizkoaren % 26,3).

 


LANKIDETZA FINANTZARIOKO HITZARMENAK
LANKIDETZA
FINANTZARIOKO
AKORDIOAK
MARKO LEGALA FINANTZAKETA GLOBALA KUTXEN PARTAIDETZA KREDITUEN EZAUGARRIAK
HITZARMENAREN
BOLUMENA
ESKATUTAKO
FINANTZAKETA
EMANDAKO
ZENBATEKOA
GUZTIZKOAREN
GAIN
EPEA
(urteak)
INTERES-TASAK (%) GEHIENEZKO
ZENBATEKOA
ETXEBIZITZA - Hitzarmenaren sinadura: 2009 -12-31
- Abenduaren 2ko 628/2009 Dekretua
- 3-2010 Instrukzioa
- Garatzeko aginduak
Ez dago 328,4 153,3 46,7 20-30 urte Euribor +% 0,25-1,25
(etxebizitza erosteko)
Salmenta-prezioaren
% 80-100
INDUSTRIA - Hitzarmenaren sinadura: 2000ko uztailaren 19an
- Laguntzen iragarpena: SPRI 2010-03-03koa
120,20 48,3 12 24,9 7 - ICO: akordioaren gain
- Aldakorra: Euribor % 1,5
Diruz laguntzeko moduko
mailegutzat jotzen da
bietatik txikiena:
- Diruz laguntzeko inbertsioaren
% 100
edo
- Erakunde finantzarioak
baimendutako zenbatekoa-
TURISMOA - Hitzarmenaren sinadura: 2000ko uztailaren 19an
- Laguntzen iragarpena: SPRI 2009-02-16koa
4,7 3,9 83 7
MERKATARITZA - Hitzarmenaren sinadura: 2000ko uztailaren 19an
- Laguntzen iragarpena: SPRI 2010-02-03koa
18,4 4,6 25 7
ADEFIN - 2010eko maiatzaren 11ko ebazpena
- 2009ko otsailaren 23ko agindua
Ez dago 0,2 0,05 25 5 gutxienez -Aldakorra: Euribor % 1,5 Diruz laguntzeko maileguaren
gutxieneko zenbatekoa
30.000 euro
ETEak - Otsailaren 9ko 41/2010 Dekretua 500 115,2 30,3 26,3 3 urte
arte
- E + % 1,5 Max. 600.000€
Min. 50.000€
AUTONOMOAK - Otsailaren 9ko 41/2010 Dekretua Max. 200.000€
Min. 10.000€
LUZARO - - 35,7 18 50,4 - - -

(Milioi €-tan).

XHTML 1.0 Transitional Válido

¡CSS Válido!

Icono de conformidad con el Nivel Doble-A de las Directrices de Accesibilidad para el Contenido Web 1.0

Logo Tawdis