2009ko azaroaren 27an bisita egin zitzaion Patxi López Lehendakariari, Aurrezki Kutxa kideen jarduera finantzario eta sozialaren magnitude nagusiak aurkezteko.
Organo aholku-emaile horretan, Idazkaritza Orokor Teknikoa aritzen da beren egoitza EAEn duten Aurrezki Kutxen eta erakunde finantzarioen ordezkari gisa. Horrela, proiektu arau-emaileen irizpenak eta interesgarritzat jotzen diren ekimen propioko txostenak lantzeko osatutako organo eta erakunde desberdinetan hartzen du parte.
Baden-Württemberg-eko Aurrezki Kutxen ordezkaritza batek bisita egin zien euskal Aurrezki Kutxei, maiatzaren 19 eta 20an, azken horiek euren Gizarte Ekintzetan aurrera eramandako ekimen desberdinak ezagutzeko asmoz.
